«Sei urte bakarrik daramatzat honetan» dio, eta gezurra dirudi, tarte horretan egin dituenak ikusita. Sei urtean bizitakoak aski izan zaizkio aktorearen egunerokotasuna gaur-gaurkoz «bizirik irautea» dela baieztatzeko. Handia-rekin, euskarazko lan bategatik Goya sari bat jaso duen lehen aktorea da joan den otsailetik. Saria jasotzean, «furgonetak kargatzen» irakatsi ziotenak izan zituen gogoan; fokuak foku, aktorea beti lurrean kokatzen du Sagardoik.
Mugimendu etengabean dabil, eta Soinujolearen semea da filmatu duen azken lana. Madrilen bizi da egun, «lanerako bai, baina bizitzeko leku moduan ez dut ikusten oraingoz», dioen arren. Han abiatu du lan urtea, oraingoz agenda betearekin: Fedra obrarekin biran jarraitzen du Espainiako estatuan, eta urrian Obabakoak antzezlana erakutsiko dute Madrilen. «Horiek dira kontatu ahal direnak», utzi du airean. «Eta Heriotza bikoitza-rekin ere teorian biran jarraitzen dugu, baina emanaldi barik. Beraz, jarri, jarri hori!».
Durango, Bizkaia, 1994
Eneko Sagardoi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu