Enparantza eta Etxaburu ez dira beren borondatez joango auzitegira

2006ko urriaren 26a
13:04
Entzun
Asteartean Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak deklaratzera joateko hitzordua jarri zien Estanis Etxaburu eta Jon Enparantza Etxerat eta Askatasuneko eledunei, hurrenez hurren, baina ez ziren agertu. Iazko uztailean Jose Maria Sagardui Gatza presoaren ongietorri ekitaldian, terrorismoa goratzea leporatzen die. Andreuk beste hitzordu bat emango die, baina biek ez dute «borondatez» azaltzeko asmorik, ez diotelako zilegitasunik eman nahi auzitegi horri.

Atzo Gara egunkarian kaleratutako gutunean, Enparantzak eta Etxaburuk argudiatzen dute Auzitegi Nazionala «epaitegi baino gehiago polizia-etxea» dela, eta Espainiaren «gerra tresna» dela ere bai. Besteak beste, auzitegi horretan behin-behineko espetxealdiak zigor aurreratua direla, errugabetasun printzipiorik ez dagoela, frogak manipulatzen direla, zigorrak luzatzeko sumarioak eraikitzen direla, eta biziarteko espetxe zigorra de facto eta legez ezartzen dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.