Enpresa bidegarriei eusteko eskatu dute Edesako langileek

2013ko abenduaren 13a
19:37
Entzun

 

Negozio bideragarriak salba ditzagun. Fagor Edesa ez itxi lelopean elkartu dira Basauriko (Bizkaia) lantegiko beharginak, eta erakundeei eskatu diete "batera" lan egin dezatela Fagor Etxetresnetako negozio bideragarriek martxan jarraitzeko.


"Ez da ulergarria hartzekodunen konkurtsoaz harago bizirik jarrai dezaketen negozioak desagertzera edo lanpostuak bermatzen ez dituzten inbertitzaileei saltzera behartzera", esan du langileen bozeramaile Fernando Oterok. Lankidetzan jarduteko eskatu die Jaurlaritzari, diputazioei, Fagorri eta Mondragon Korporazioari, lanpostuei euste aldera bideragarritasun plan bat egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.