Atentatua Urdazubin

Enpresaburuak "etengabeko larriduraren" menpe bizi direla iritzi dio Agirre Jaurlaritzako Industria sailburuak

2006ko otsailaren 15a
16:06
Entzun
Ana Agirre Jaurlaritzako Industria sailburuak irmo gaitzetsi du ETAk atzo Urdazubiko (Nafarroa) Nuba dantzalekuaren aurka egindako atentuta, eta ETAren jardunaren ondorioz enpresaburuak "etengabek larriduraren" menpe bizi direla nabarmendu du. "Izugarria da enpresaburuek eta haien familiek bizi duten egoera: etengabeko larriduraren menpe, ziurtasunik gabe, eta bizkartzainekin ibili behar dutelako bizimodu normala egin ezinda", adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Hala ere, "xantaia" egoera horri "duintasun" handiz egiten diotela aurre erantsi du. Agirrek erantsi du kolektibo horri egin dakiokeen mesede handienetakoa bake bidean agertzen diren trabak gainditzea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.