Enrique Lopez (Konstituzionaleko epailea): "Askatasun printzipioa egokierarenaren aurretik dago"

2013ko urriaren 30a
12:28
Entzun

Enrique Lopez Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko magistratuak Auzitegi Nazionalak Del Riorekin hartutako erabakia defendatu du, eta argudiatu du askatasun printzipioa egokierarenaren aurretik dagoela. "Ulertzen dut herritar modura biktimen mina eta kezka, baina epaitegi bateko kide modura erabakia errespetatu behar dut.

Gaineratu du Konstituzionalean dauden hamazazpi sententziak banaka aztertuko dituztela, "dagokionean". Hala ere, Auzitegi Nazionalaren erabakiaren gainean iritzia ematerakoan azpimarratu du askatasun printzipio hori errespetatu beharrekoa dela. Gainera, Auzitegi Nazionalak Del Rio "hain azkar" aske utzi izana ere defendatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.