Aurten lehen aldiz euskaraz kantatuko diote entzierroko korrikalariek San Fermini. Orain arte gazteleraz soilik abesten zioten baina, peñen ekimenez, aurten euskaraz ere abestuko diote santuari. Gazteleraz kantatuko da lehen kantua, eta euskaraz erantzuna. Hirutan izango da hala, 7:55an, 7:57an eta 7:59an.
Hauek izango dira hitzak:
=iEntzun arren San Fermin,
Zu zaitugu patroi,
Zuzendu gure oinak
Entzierro hontan otoi. =i
Info7 irratiaren webgunean entzun daiteke, hemen.
Emailez bidali dizkiete hitzak Iruñea eta inguruetako hainbat korrikalariri, hitzak ikasten joan daitezen, baina badaezpada panelak ere jarriko dituzte Santo Domingoko aldapan entzierroa hasi baino lehen -8:00etan hasten da-.
Entzierroetako ganadutegiak
Uztailak 7 (bihar). Ganadutegia: Alcurrucen.
Uztailak 8 (etzi). Cebada Gago.
Uztailak 9 (osteguna). El Vetorrillo.
Uztailak 10 (ostirala). Jandilla.
Uztailak 11 (larunbata). Dolores Aguirre.
Uztailak 12 (igandea). Miura.
Uztailak 13 (astelehena). Fuente Ymbro.
Uztailak 14 (asteartea). Nuñez del Cuvillo.
Entzierroko kanta euskaraz ere bai aurtendik; entzun nahi?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu