Epaia kritikatu du Sortuk

2016ko ekainaren 14a
17:49
Entzun

Westminsterreko Gortearen epaiarekin kriiko azaldu da Sortu,estradizio agindua "Euskal Herrian ireki den konponbidearen aurka kokatzen delako. Alderdi Popularraren gobernu espainiarrak daraman estrategia errepresiboaren adibide garbia da".

Sorturen iritziz, Troitiñoren auziak "argi" erakusten du Espainiak "preso politikoen aurka garatzen duen mendeku politika; izan ere, Antton Troitiñok bere zigorra betea du eta estradizio eskaera honek Alderdi Popularraren jazarpen eta mendeku politika itsu eta itxiaren adibidea da".

Horregatik, Sortuk dei egin die euskal herritarrei "guztion eskubideen errespetuan oinarritutako agertokia sendotzeko ahaleginean indarrak biderkatzera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.