Polizia aurreko deklarazioak froga gisa erabiltzeaz:
POLIZIA AURREKO DEKLARAZIOEK EZ DUTE BALIORIK ERRUGABETASUN PRESUNTZIOARI BALIOA KENTZEKO; AZKENALDIKO GARAPENEAN ZENBATI EZTABAIDA IZAN ONDOREN, JURISPRUDENTZIA IRIZPIDE SENDOA DA HORI»
Inkomunikazio egoeraz:
«... DEKLARATZEN DUENA ATXILOTUTA ETA INKOMUNIKATUTA DAGOENEAN, HERTSATZE EREMU BATEAN, IKERKETAREN TESTUINGURUAN, ETA SEKRETUAN EMATEN DIRA DILIGENTZIA POLIZIALAK, ETA OINARRIZKO PRINTZIPIOEN KONTRA, EZIN DIRA PROZESUAREN BERMEAK GAUZATU».
Instrukzio epailearen aurreko deklarazioez, Bakedanoren adibidea jarriz:
«AKTA BATEAN INKOMUNIKAZIOA KENDU ZELA JARRI ARREN, ERREGIMEN HORI APLIKATZEN JARRAITU ZUTEN»
Tortura saihesteko neurriez:
«SINGULARTASUN HONEK [INKOMUNIKAZIOAK] PREBENTZIOA EKARRI DU (...). INSTRUKZIO ZENTRALEKO ZENBAIT EPAILEK KONTROL JUDIZIALA ETA AKUSATUAK BEREN BURUAREN AURKA EZ EGITEKO DUEN ESKUBIDEA BERMATZEKO HARTUTAKO NEURRIAK DIRA HORREN ADIBIDE (...) KASU HONETAN EZ ZIREN NEURRI HORIEK EZARRI»
Tortura salaketez:
«36 AUZIPETUETATIK, ZORTZI ATZERRIAN ATXILOTU ZITUZTEN [ERROMAN ETA IPAR EUSKAL HERRIAN], (...) GUZTIEK HELDU ZIETEN BEREN BURUEN AURKA EZ DEKLARATZEKO ESKUBIDE KONSTITUZIONALARI (%100) (...) SAREKADAREN GAUEAN ATXILOTUTAKO 28ETATIK, 22K BEREN BURUAREN AURKA DEKLARATU ZUTEN POLIZIA ETXEAN (%78,57K, ETA APARTE EPAITUTAKO LAUAK KONTUAN HARTUTA, %81,26K)».
Poliziaren peritu txostenez:
«TXOSTEN HORIEN ERAGINKORTASUNA, HEMEN, ONDO MUGATUA DA»
Istanbulgo protokoloaz:
«[ISTANBULGO PROTOKOLOA] ERREFERENTZIAZKO DOKUMENTUA DA».
Jarraipenak egin zituzten poliziez:
«AGERIKOA DA INFORMAZIO HORREN ZORROZTASUN ESKASA, LEKUKOEK DILIGENTZIA POLIZIALAK BEGIRATU BEHAR IZAN BAITZITUZTEN, ETA SINADURA BAIEZTATZERA MUGATU BAITZIREN».
Gazte Independentistak erakundeaz:
«[GAZTE INDEPENDENTISTAK ERAKUNDEAK] EZ ZUEN KALE BORROKA EKINTZARIK DISEINATU ETA GAUZATZEN; BIDE BAKETSUEKIN SOILIK JARDUTEN ZUEN POLITIKAN».
Militantzia frogatzeko argudioez:
«GIZA JOKAEREN LOGIKAN ZAILA DA ONARTZEA ERAKUNDE TERRORISTA BATEKO KIDE BAT PUBLIKOKI KAMISETA BATEKIN IDENTIFIKATZEN DELA».
Militantzia frogatzeko moduez:
«GAZTE ASANBLADA BATEAN PARTE HARTZEA, KONPROMETITZEA, EZ DA SEGIKO KIDE IZATEKO ZANTZUA»