Epaiketa egin aitziinetik zaintzapean hildakoak 2012an, Katalunian

2013ko urriaren 24a
10:31
Entzun

 

Urtarrilak 1. Sergio Escobar Caceres 34 urteko kataluniarra Manresako ospitalean hil zen. Bi egun lehenago atxilotu zuten mossoek, indarra erabiliz.

Urtarrilak 6. Idrissa Diallo 21 urteko ginearra erietxe batean hil zen, Bartzelonan, bihotzekoak jota. Etorkinentzako atxilotze gune batetik eraman zuten.

Urtarrilak 22. Espainiako herritartasuna zuen 40 urteko gizonezko bat Sabadellen hil zen, bere etxeko eskaileretan erorita. Mossoek eraman zuten harat, atxilotuta zeukatela miaketa bat egiteko.

Urtarrilak 27. Andrew Robert Levene 41 urteko estatubatuarrak Bartzelonako Modelo espetxean bere buruaz bertze egin zuen, Espainiako Poliziak atxilotu eta hurrengo egunean.

Martxoak 10. Juan Antonio Tirado 46 urteko kataluniarra mossoek hil zuten tiroz Oloten, etxera atxilotzera joan zitzaizkionean.

Martxoak 13. Espainiako herritartasuna zuen 50 urteko gizonezko bat Bartzelonako Sants geltokian hil zen, segurtasun pribatuko langileak eta mossoak hura menderatu nahian ari zirenean.

Uztailak 15. Juan Pablo Torroija 41 urteko argentinarrak Gironako Udaltzaingoaren ziega batean bere buruaz bertze egin zuen.

Abuztuak 15. Wandi Ferreira 21 urteko dominikarrak Quatre Caminseko kartzelan bere buruaz bertze egin zuen, espetxealdi prebentiboan zela.

Irailak 12. Espainiako herritartasuna zuen 37 urteko gizonezko bat Viladecanseko hotel batean hil zen, mossoek atxikia zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.