Epaitegi aurreko protestak "erasotzat" jo ditu Kataluniako Justizia Auzitegiak

2015eko urriaren 13a
17:22
Entzun

Kargu politiko, instituzional eta herritar ugarik babestuta joan dira Kataluniako Justizia Auzitegira deklaratzera Irene Rigao Generalitateko jarduneko Hezkuntza kontseilaria eta Joana Ortega presidenteorde ohia. Protesta horiek "onartezinak" eta "independentzia judizialaren aurkako erasoak" direla adierazi du auzitegiak, eta ohartarazi independentzia hori ez dela "epaileen pribilegioa, herritarrentzako bermea baizik".

Ohar bat argitaratu du auzitegiak mobilizazioen harira: "Gobernu aretoa ezin da sorgor geratu ikusten badu auzitegiaren atarian manifestazioak egiten direla, epaileen zilegitasuna zalantzan jarri eta, are, horien erabakietan eragiteko helburuarekin. Hori independentzia judizialaren aurkako eraso zuzena da, estatu konstituzionalaren elementu nagusietako bat auzitan jartzearekin batera".

Auzitegien jarduna zalantzan jartzeak "soilik interes politikoei" erantzuten diela uste du auzitegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.