"Herritar orok daki gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula gure eskumenen barruan, hau da, Konstituzioaren eta Estatutuaren mugen baitan", baieztatu du gaur Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente sozialista ohiak. Felipe Gonzalezen hitzetan, une honetan "eztabaida iluna" gertatzen ari da Euskadik "zatika edo osotasunean" erabakitzeko duen gaitasunaren inguruan.
Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia Gasteizen izan da gaur Fernando Buesa buruzagi sozialistaren eta Jorge Diez bere bizkarzainaren heriotzaren seigarren urteurrena oroitzeko egindako ekitaldian. Fernando Buesa eta Jorge Diez duela sei urte hil zituen ETAk.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia ere izan da gaurko omenaldian eta gogorarazi du alderdi sozialistak nahi duen bakea ez dela ez autodeterminazioa eskuratzeko ez eta inoren nahiak betetzeko. Ziurtatu du ez dutela prezio politikorik ordainduko eta biktimak kontutan hartuko dituen bakea izango dela azpimarratu du.
Politika
Erabakitzeko eskubidearen muga Espainiako Konstituzioa eta Gernikako Estatutua direla adierazi du Gonzalezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu