Erakunde politiko eta sozialetako 96 kideren atxiloketa azken urtean; ia denak kartzelan dauzkate

2008ko otsailaren 7a
15:30
Entzun
Erakunde politikoetan eta sozialetan zebiltzan 96 euskal herritar atxilotu dituzte azkeneko urtean -Patxi Urrutia, bi aldiz-. Haietatik bi Frantziako Poliziak atzeman ditu -biak Haika-Segi auziarekin lotutako lagunak-; besteak, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak. 96 horietatik ia guztiak kartzelan dauzkate.

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak dozenaka eta dozenaka atxiloketa iragarri zuen iaz.

Batasuna. 29

Urriaren 4an, Batasuna auziarekin lotuta, Seguran eta Olabarrian (Gipuzkoa) Imanol Iparragirre, Mikel Zubimendi, Jon Garai, Juan Kruz Aldasoro, Anjel Mari Elkano, Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz, Ibon Arbulu, Aner Petralanda, Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro, Arantza Santesteban, Maite Fernandez de Labastida, Maite Diaz de Heredia, Joana Regeiro eta Ana Lizarralde atxilotu zituzten, eta kartzelan sartu zituzten geroago.

Egun eta toki berean, Haizpea Abrisketa, Jean Claude Agerre, Egoitz Apaolaza, Patxi Urrutia, Xabier Albisu eta Iban Berasategi ere atzeman zituzten. Urriaren 8an libre utzi zituzten -lehen laurak, bermepean-.

Egun batzuk geroago Beasainen (Gipuzkoa) Asier Imaz eta Madrilen Gorka Diaz atxilotu zituzten, eta preso daude, auzi beragatik.

Abenduan Marije Fullaondo atzeman zuten Batasuna auziagatik, Errigoitin (Bizkaia).

Lehengo astelehenean Pernando Barrena eta Patxi Urrutia atxilotu zituzten. Garzonek kartzelara bidali ditu gaur.

Arnaldo Otegi -ekainetik- eta Joseba Alvarez -urritik- Batasuneko zuzendaritzakideak ere preso daude, beste auzi batzuengatik.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. 2

Juan Mari Olano -irailean- eta Oihana Agirre -urrian- Amnistiaren Aldeko Mugimenduetako (AAM) eledunak atzeman zituzten Donostian, eta preso dauzkate.

'18/98 auzia'. 41 (beste hiru aurrez zeuden preso)

Azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran atxilotu zituzten ia denak; Inma Berriozabal, urtarrilean.

Enpresak atala: Juan Pablo Dieguez, Bixente Askasibar, Bigarren Ibarra, Joxe Garcia Mijangos, Joxean Diaz Urrutia, Joxean Etxeberria, Inma Berriozabal. (Iker Beristainen kontrako atxilotze agindua ere eman zuten, baina aurrez preso zegoen beste auzi bategatik).



Joxemi Zumalabe atala: Mikel Aznar, Iñaki O'Shea, Sabino Ormazabal, Olatz Altuna, Fernando Olalde, Alberto Frias, Mario Zubiaga.

Ekin atala: Patxi Gundin, Txema Matanzas, Ruben Nieto, Olatz Egiguren, Paul Asensio, Juan Mari Mendizabal, Xabier Balanzategi, Natale Landa, Xabier Arregi, Iker Casanova. (Imanol Iparragirre eta Ana Lizarralderen kontrako atxilotze agindua ere eman zuten, baina biak aurrez preso zeuden Batasuna auziagatik).

Xaki atala: Mikel Egibar, Mikel Korta, Joxe Mari Olarra, Elena Beloki, Miriam Campos.

Orain atala: Carlos Trenor, Xabier Alegria, Manuel Intxauspe, Isidro Murga,Patxi Murga, Xabi Otero, Javier Salutregi, Teresa Toda, Jose Luis Elkoro, Iñaki Zapiain, Jexuxmari Zalakain, Pablo Gorostiaga.

Epaia irmoa izan artean libre utzi zituzten ondoren: Sabino Ormazabal, Fernando Olalde, Mario Zubiaga, Alberto Frias, Xabi Otero, Iñaki Zapian, Jose Luis Elkoro. Beste denak preso sartu zituzten.

Ez dituzte atxilotu oraindik (agindua dago euren kontra): Mikel Zuluaga (Joxemi Zumalabe), Nekane Txapartegi (Xaki atala).

Absolbitu egin dituzte (ez zituzten atxilotu, agindurik ez zegoelako): Oiakue Azpiri, Marta Perez, Jaime Iribarren, David Soto (Ekin atala), Maite Mendiburu (Orain atala).

Bi urteko kartzela zigorra (ez zuten atxilotu, agindurik ez zegoelako): Jose Ramon Antxia (Xaki atala).

'Haika-Segi auzia'. 24

Iazko urtarrilean hainbat tokitan Olatz Carro, Amaia Arrieta, Igor Ortega eta Iker Frade atxilotu zituzten, eta preso sartu.

Iazko otsailean Bilbon Olatz Dañobeitia, Garikoitz Etxeberria, Ugaitz Elizaran, Garazi Biteri, Markel Ormazabal, Ibon Meñika, Aiora Epelde, Igor Chillon, Xabier Gojenola, Gartzen Garaio, Ainara Frade, Arkaitz Martinez de Albeniz, Asier Iñigo, Unai Gonzalez, Aiboa Casares, Asier Otxoa, Xabier Abasolo eta David Lizarralde atxilotu zituzten, eta preso sartu.

Irailean Lapurdin Gorka Betolaza auzipetua atzeman zuten. Urrian Asier Tapia Segiko kidea, Lapurdin, Haikaren kontrako 2001eko sarekadan egindako agerraldiagatik. Biak preso dauzkate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.