Ekialde Hurbila

Erasoen aldi berri bat hasiko duela iragarri du Hezbolak

2006ko uztailaren 28a
20:08
Entzun
Haifa hiria baino urrunago dagoen Al Afula herrira misilak jaurti ditu Hezbolak arratsaldeko lehen orduetan. Bestalde, Tony Blairrek eta George Bushek bilera egin dute gaur Washingtonen baina ez dute urgentziazko su-etenik eskatu.

Hassan Nasrala Hezbolako buruzagiak misilak urrutirago botatzen hasiko zirela esan zuen duela bi egun, Israelen barna Haifa hiria baino haratago. Hezbolak gaur bere Al Mana telebistan egin duten agerraldian esan du, Al Afula herrira jaurti dituzten Jaibar 1 misilekin erasoaldi berri bati eman diotela hasiera. Al Afula Libanoko mugatik 50 kilometrotara dago.

Bestalde, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroa eta George Bush Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Washingtonen bildu dira gaur arratsaldean. Nazioarteko indar bat “berehala” Libanora bidaltzearen beharra azpimarratu dute Blairrek eta Bushek, Israelen eta Hezbolaren arteko gatazka kontrolatzeko. Ostera AEBetako estatu idazkari Condoleeza Rice Libanora joango dela iragarri du Bushek bilera ondorengo prentsaurrekoan. Baina ez dute berehalako su-etenik eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.