Erkoreka: "Gure informazioaren arabera, ETAn beste batzuek hartzen dituzte erabakiak"

2008ko maiatzaren 21a
11:34
Entzun
Josu Erkoreka EAJko Espainiako Kongresuko bozeramaileak "zalantzan" jarri du Frantziako Poliziak Guardia Zibilarekin Bordelen egindako operazioa. "Izan ere, ez dator bat guk dugun informazioarekin, uste baitugu [ETAn] benetan beste batzuek hartzen dituztela erabakiak, bai arlo politikoan, bai militarrean", esan du Erkorekak, gaur, Madrilen.

Hala ere, ez dio garrantzirik kendu operazioari, "nabarmentzekoa delako", eta Guardia Zibilak eta Espainiako Barne Ministerioak "zorionak" merezi dituztela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.