EAJk, gaur Josu Erkoreka Espainiako Kongresuko bozeramaile jeltzalearen bitartez, beste urrats bat eman du PSOEren eta Batasunaren arteko balizko harremanez, ziurtzat jo baitu martxoaren 1eko hauteskundeen ondoren gutxienez elkarrizketa bat izan dutela. Asteburuan Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak zioen "zurrumurruak" daudela. Erkorekak ez du bestelako xehetasunik eman.
"Gu ez gaude hartu-eman horien aurka", esan dio Erkorekak Efe berri agentziari, "Espainiako Gobernuaren ardura delako bideak beti irekita izatea, baina bitxia da hartu-eman horiek dituenak PP besarkartzea, hau halakoak izatea sistematikoki gaitzesten ari denean". PSE-EEk eta PPk Eusko Jaurlaritzara begira akordioa lor dezaketela-eta aipatu du 'besarkada' EAJko diputatuak.
Ezker abertzaleak azkenaldian "isiltasun erabatekoa" duela azpimarratu du, bide batez, Erkorekak.
PSOEk, PSE-EEk eta ezker abertzaleak aurreko egunetan ezeztatu egin dute harremanak daudela.
Erkorekak ziurtzat eman du PSOEk eta Batasunak hitz egin dutela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu