Ermuko Foroa: "Inor ez dago legearen gainetik"

2007ko urriaren 31
16:01
Entzun
Ermuko Foroa da auziko herri akusazioetako bat, eta gaur esan du "pozik" dagoela Juan Jose Ibarretxe-eta epaitu egingo dituelako EAEko Auzitegi Nagusiak. "Erabakiak argi utzi du inor ez dagoela legearen gainetik", adierazi du Iñaki Ezkerra Ermuko Foroaren presidenteak, Bilbon.

Haren arabera, Ibarretxek, PSE-EEren zuzendaritzakideek eta ezker abertzalearen mintzaideek iazko egindako bilerek "ez zuten helburu gisa bakea, baizik eta euskal abertzaletasunak legaltasunari desafioa egitea". "Ulertezina eta zentzugabea" iruditzen zaie Ermuko Forokoei PSE-EE "taktika hartan sartu eta Batasuna legez kanpoko erakundearekin bildu izana".

Fernando Garcia Crespo elkartearen abokatuak, Roberto Saiz epaile instruktoreak atzo hartutako erabakia "Zuzenbidera oso ondo egokitutakoa" dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.