Ermuko Foroak auzitara eramango du Ibarretxe, "errebolta egiteko konspirazioa" egin duelakoan

2005eko urtarrilaren 13a
17:00
Entzun
Ermuko foroak Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxeren kontrako kereila jarriko du gaur EAEko Auzitegi Nagusian, "errebolta egiteko konspirazioa" egin duela leporatuta. Ohar batean esan dutenez, Ibarretxe "autonomia administrazioko tresna guztiak erabiltzeko prest dago, bere berezko izaera eta helburuak behartuz, Espainiako Kongresuak eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartu ditzaketen legezko erabakien gainetik bere plana ezartzeko".

Ermuko Foroak dioenez, Ibarretxek "proposamen inkonstituzionala" egin du, eta gainera, "Batasuna, alegia ETAren babesa behar izan du". Beraz, beraien iritzian, "ez gaude politikoki zilegia den proposamen baten aurrean, baizik eta zuzenbide estatuaren aurrez aurreko erronka baten aurrean gaude, eta beraz, zuzenbide estatutik ahal den modu guztietara erantzun behar da".

"Ez gaude autonomia erregimenak eskaintzen dizkigun aukeren erabilera arduragabea onartzeko" diote.  
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.