Errazti: "Galdeketa onartzen ez bada, erresistentzia zibikoa beharrezkoa izango da"

2007ko urriaren 26a
14:55
Entzun
Begoña Errazti EAko presidenteak bere alderdiak Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariaren galdeketaren aldeko apustua egingo duela defendatu du, gaur, Bilbon, Alderdiren estrategia datozen hiru urteetan txostenaren aurkezpenean. Kontsulta aurrera ateratzen ez bada, “konfrontazio egoera batera ailegatuko gara eta erresistentzia zibikoa beharrezkoa izango da”, ohartarazi du.

Erraztiren arabera, azken egunetan eginiko inkestetan gizarteak galdeketaren alde egin du eta “%5ak soilik ez dute defendatu”. Horrenbestez, galdeketa errefusatzen duten alderdien -PP eta PSE-EEren- "ordezkaritza maila oso txikia" da kontsulta nahia atzera botatzeko. “Erabakitze eskubidea ukatzen bada, Europara joko dugu”, adierazi du EAren presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.