Begoña Errazti EAko presidentearen iritziz Jose Bono Defentsa ministroaren ordezkatzea "ezin hobea" da. Izan ere, Erraztiren ustez Bonok "euskal gatazka politikoaren aurrean malgutasunik gabeko jarrera erakusten zuen". Jose Antonio Alonso, orain arte Barne Ministerioko burua izan denak ordezkatuko du Bono. Erraztiren hitzetan Alonsok "orekatua dela erakutsi du".
Bestalde Barne minitro berria Alfredo Perez Rubalcaba izango da eta EAko presidenteak gogorarazi Rubalcaba du oso gogor aritu zela Ibarretxeren Plana izenekoaren aurka eta gogotsu defendatu zuela Espainiaren batasuna. Hala ere, Erraztik espero du ETAren su-etenarekin "garaiak aldatu diren bezala" Rubalcabaren diskurtsoa ere aldatzea. "Ministro hauekin edo beste batzuekin Euskal Herriaren borondatea errepetatu beharko du Espainiako Gobernuak", azpimarratu du Erraztik.
Aldaketak Espainiako Gobernuan
Erraztiren ustez "ezin hobea" da Bonoren ordezkatzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu