Begoña Errazti EAren presidenteari ondo iruditu zaio Arnaldo Otegi libre utzi izana, eta hala "[Espainiako] Gobernua pauso logikoak ematen ari da bake eta normalizazio politikoaren prozesurako". Erraztiren ustez, Gobernuaren "beharra" da horrelako neurriak hartzea "baina egin beharrekoa baino gutxiago egin du".
EAko buruak uste du "ETAren erantzukizuna" dela indarkeria bukatzea, ETB2n egindako elkarrizketan esan duenez, "ETA delako indarkeria erabili duena".
Ezker abertzalea maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan egongo dela iritzi dio Erraztik, "datuak daudelako".
Erraztiren ustez, Gobernua "pauso logikoak" ematen ari da bake prozesurako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu