Unai Ziarreta (EAko presidentea)
"Gure alderdiak D3M plataforma hauteskundeetan egon dadila gura du, eta egongo dela espero dugu. Herri honen ordezkaritza garrantzitsua osatzen du ezker abertzaleak, eta bozetan egoteko eskubide osoa dauka. Herritarrek babestuko edo baztertuko dute haren planteamendua. Ezin dira ideiak legez kanpo utzi".
Aintzane Ezenarro (Aralarko legebiltzarkidea)
"Ezker abertzale ofizialak Legebiltzarrerako hauteskundeetarako gaur aurkeztu duen plataformak bozetan parte-hartzeko aukera izatea nahi dugu, ikuspuntu demokratiko batetik. Era horretara, eurekin aukera beraiekin eta biktimismorik gabe lehiatu ahal izango gara”.
Javier Madrazo (EBko koordinatzailea)
"Zapateroren interes alderdikoien arabera egongo da edo ez D3M martxoko hauteskundeetan. Gu beti egon izan gara [Espainiako] Alderdien Legearen aurka".
Antonio Basagoiti (EAEko PPko presidentea)
"Orain frogatuko da nolakoa den Zapateroren politika antiterrorista. Ez lioke D3Mri aurkezten utzi behar".
ERREAKZIOAK. EA: "D3M hauteskundeetan izatea nahi dugu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu