HZ-ren baliogabetzea

Erreakzioak: Hainbat alderdi, sindikatu eta gizarte mugimenduk gogor kritikatu dute baliogabetzea, eta PSOE egin dute arduradun

2004ko maiatzaren 22a
15:53
Entzun
Euskal Herriko alderdi, sindikatu eta gizarte mugimendu askok gogor kritikatu dute Espaniako Auzitegi Gorenaren erabakia, hots, HZ baliogabetzekoa. Demokraziaren kontrako neurria delasalatu dute, eta era batera, edo bestera, PSOE egin dute jazotakoaren arduradun.

EAJ: "Itun Antiterroristaren gatibu segitzen du PSOEk

Josune Ariztondo EAJko EBBko idazkariak HZren baliogabetzea gaitzetsi du, eta, hein batean, PSOEri egotzi dio gertatu denaren ardura. Hain zuzen ere, sozialistek PPrekin hitzartutako "Itun Antiterroristaren gatibu" izaten segitzen dutela esan du Ariztondok, eta, era berean, "aurreko aro politikoan" baimendu zuten politikari lotuta segitzen dutela.

EBBko idazkariaren arabera, HZ baliogabetuz bizitza politikoa "tentsionatzen" da, eta hori deitoratzekoa da.

EA: "PPren politika gogorrena eta txarrena jarraitzenari da PSOE

Gorenaren erabakia PSOEren Gobernuak ezarritako inpugnazioaren ondorio dela azpimarratu du Europako hauteskundeetarako EAko hautagai Mikel Irujok, eta, hori dela eta, "PPren politika gogorrena eta txarrena" jarraitzen ari direla sozialistak nabarmendu du. "Jarrrera aldaketa agindu zuen PSOEk, baina Euskal Herriari dagokionez, ez da gertatu", esan du. HZren baliogabetzearen parekorik Europan ez dela gertatu agertu du EAko hautagaiak, eta, ildo horretatik, HZk Frantziako Estatuan oztoporik ez izateak "hausnarketarako bidea" eman beharko liekela Espainian baliogabetu dutenei.

EB-IU: "Test demokratikoan huts egin du PSOEk

Juan Sanchez Vallejo EB-IUko Presidentziako bozeramaileak uste du "Euskadiren normalizazioan aurrera egiteko test demokratikoan nabarmen huts egin" duelaPSOEk. Halaber, sozialisten buruzagiak "gezurretan" ari direla iritzi dio agertu nahi izan duten "jarrera berriari" dagokionez: "Izan ere, ideia politikoen judizializazio eta kriminalizazioari dagokionez, PPren jokabide bera izaten ari da", azpimarratu du. Ildo horretatikk Batasuna ilegalizatzeko erabilitako Alderdien Lege "lotsagarria" berehala bertan behera uzteko eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente sozialistari, hartara, pluraltasuna eta askatasuna bermatzeko.

Batasuna: "PPk irekitako bideari jarraitu dio PSOEk"

Batasuneko Pernando Barrenak sozialistek PPk irekitako bideari jarraitu diotela uste du, eta Zapaterok iragarritako jarrera berria "ezerezean" geratu dela. "Espainiakodemokrazia transgenikoa da: kanpotik itxuraona du, baina dastatzean huts egiten du alde guztietatik" , agertu du. Nolanahi ere, erabaki hauek guztiak hartu beharrak PSOE ezustean eta benetako aldaketak egiteko astirik gabe harrapatu dutela zehaztu du Barrenak. "Oraindik ez dute eduki zer egin behar duten pentsatzeko aukerarik ere", adierazi du.

ELA: "PSOEk ez dauka agenda berririk Euskal Herrirako"

ELAko Komunikazio arduradun German Kortabarriak, berriz, Auzitegi Gorenak hartu duen erabakiaren atzean dagoen "ardura politikoa" ezin da ezkutatu, eta ardura hori PSOEri egotzi dio. "Erabaki horrek adierazten du PSOEk ez daukala agenda berri bat Euskal Herriari dagokionean, eta Itun Antiterroristari atxikita segitzen duela".Ikuspuntu demokratikotik HZren baliogabetzea "guztiz larria" dela uste du Kortabarriak, "erregimen demokratiko baten eta Zuzenbide Estatu baten ezaugarria baita gizarteko sektore guztiek dutela adierazpenerako eskubidea eta hauteskundeetan parte hartzekoa. Botere publikoei hori errespetatzea dagokie", esan du.

Elkarri: "Politikaren eta demokraziaren porrota da"

Datorren asteazkenean HZri babesa agertzeko elkarretaratzea egingo du Elkarri gizarte mugimenduak Donostian. Izan ere, hautagaitza hori baliogabetuz gizarteko zati bat legalitatetik eta sistema demokratikotik kanpo uzten dela iruditzen zaio."Politikaren eta demokraziaren porrota da baliogabetzea, eta atzerapausu larria Euskal Herriaren baketzean eta normalizazioan", azaldu du prentsa ohar baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.