Igor Anton (Euskaltel-Euskadiko txirrindularia)
"Taldeak lor zezakeen handiena da Mikelen garaipena. Bila genbiltzan, eta merezi du hark, ausarta izan baita egunero. Txapelduna da".
Iñigo Chaurreau (Mikel Astarlozaren lehengusua eta txirrindulari ohia)
"Aurten nola korritzen ari den ikusita, merezi zuen etapa irabaztea. Mikelek, irabazteko, bakarrik iritsi beharra dauka eta, gutxitan irabazi duenez, ez da ikusi izan haren kalitatea nolakoa den. Gaur buruz jokatuta lortu du garaipena, eta indarra ere erakutsi du. Familia osoa oso pozik dago".
ERREAKZIOAK. Igor Anton: "Txapelduna da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu