ERREAKZIOAK. Jaurlaritzak gustura hartu sarekada, "ETA ahultzeko" balioko duelakoan

2010eko irailaren 28a
17:46
Entzun
Pozik agertu da Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea Espainiako Poliziak Askapenaren kontra egindako sarekadarekin. Izan ere, "ETA ahultzeko" balioko duela uste du. "Atxiloketa hauek hainbesteko arrakasta izan duen eta ETAren ahultasun handienera eraman gaituen politika antiterroristaren beste froga bat dira", adierazi du Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan. "Terrorismoaren kontrako borrokak" ildo horretatik jarraitu behar duela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.