Iñigo Urkullu (Eusko Jaurlaritzako lehendakaria)
«Julio Anguita hil da, pertsona konprometitua. Gogoan dut orain heriotza orok eragiten zion zirrara. Gogoan dut bere erantzukizun politiko sakona eta zintzoa. Gogoan dut modu desberdinean pentsatzen zutenen arteko elkarguneak bilatzeko asmoa eta nahia».
Juan Jose Ibarretxe (Eusko Jaurlaritzarreko lehendakari ohia)
«Julio, lagunen eta herrien laguna. Agur eta ohore!».
Iñaki Anasagasti (EAJ)
«Kongresuan ezagutu nuen Julio. Beretzat ezkerrak Justizia, Justzia eta Justizia izan behar zuen, eta bat egiten genuen horretan. Espainiako politikaren politikari koherente bakarrenetako bat joan da».
Arnaldo Otegi (EH Bildu)
«Gaurkoa ez da eguna iraganeko desberdintasunez hitz egiteko. Komunista zintzo eta koherente batetaz hitz egitekoa baizik. Beti errespetatu nuen bere osotasuna, desberdintasunak izan arren. Berdintasunen arteko gure Errepubliken alde lanean jarraituko dugu».
Miren Gorrotxategi (Ahal Dugu)
«Etika, koherentzia eta herriak elkartuta borroka egiteko logika Julio Anguitari ikasi genizkion. Gaur utzi gaitu bana beti egongo da gurekin».
Ramon Zallo (EHUko irakaslea)
«Gureetako bat izan zen beti. Pixka bat ezagutu nuen eta bazekien entzuten. Agur eta ohore».
Alberto Garzon (Izquierda Unida)
«Oraindik ezin sinetsi nago. Negarrez jarraitzen dut eta ez dakit noiz geratuko naizen. Handiena galdu dugu. Gure lagun, gure burkide. Asko botako zaitugu faltan. Askoren inspirazio izan zara eta izango zara. Eskerrik asko zure ereduagatik. Zure borroka jarraituko dugu».
Pedro Sanchez (Espainiako Gobernuko presidentea)
«Sentitzen dut Julio Anguitaren heriotza. Gizon koherentea, zintzoa, beti kritikoa, berdintasuna eta justizia soziala modu nekaezinean defendatu zuena».
Pablo Iglesias (Podemos)
«Boterea salatu zuen beti. Guztia kontra izanik, egi gordinenak esan zituen, eta, bukaeraino, batzuek jarraitu nahi izan genuen bidea adierazi zuen. Ikur etiko bat joan zaigu, gure ikur politiko onena joan zaigu. Betira arte».