Alfredo Perez Rubalcaba (Espainiako Gobernuko Barne ministroa). "ETAk sarraskia lortu nahi izan du gaur. Baina atentatu hauek ez gaituzte beldurtzen. Segurtasun indarrek beste pizgarri bat dute gaur hildako guardia zibilaren hiltzaileak atxilotzeko".
Nafarroako Gobernua. "Gizarteari egindako erabateko mespretxua da. Indarkeria erabiltzen dutenak gaitzestu behar dituzte herritarrek, baita indarkeria justifikatzen dutenak ere. Terrorismoa bukatzeko alderdien batasuna eta legea betetzea beharrezkoak dira".
Frantziako Gobernua. "Arnasa hartzen ere ez diogu utziko ETAri. Espainiarekin bat gaude borroka honetan".
Josu Erkoreka (EAJ). "Alderdion batasunaren itxura eman behar dugu eta batzen gaituen horretan jarri indarra. Gure mespretxurik handiena erakusten diogu ETAri".
Patxi Lopez (PSE-EE). "Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da norbanakoen proiektuak albo batera uztea. Ezin dena egin da gaur atentatua gaitzestea eta bihar, ETA defenditzen dutenen aurrean, beste aldera begiratzea".
=bEHAK: "Gatazka konpontzeko errora joan behar da, eta guk hori lortzeko lan egingo dugu"
EA. "ETAk eragindako mina gizartearen borondatearen kontra doa. Desagertzeko exijitzen diogu".
Mikel Arana (EB). "Ezker abertzaleak atentatu hau inolako ñabardurarik gabe gaitzesteko behar politikoa eta etikoa dauka".
Patxi Zabaleta (Aralar). "ETAren atentatuek ezker abertzalearen proiektu politikoaren kontra egiten dute".
Nafarroa Bai. "ETAren kontrako jarrera irmoa dugu. Jendartea behin eta berriz ETAren kontra agertu da,honek behin betiko indarkeria utz dezan, baldintzarik gabe. Geure egiten dugu exijentzia hori".
PSOE. "ETAri eman beharreko erantzun bakarra, bere kideen atxiloketa izango da, Justiziaren aurrean jartzeko. Hilketekin ez du ezer lortuko".
PP. "Zuzenbide Estatuko oinarrizko zutabea da Guardia Zibila. Terrorismoa garaitu beharra dago Zuzenbide Estatuko tresna denak erabilita".
Gaspar Llamazares (IU). "Terrorismoa garaitzeko konpromisoa dugu".
Josep Antoni Duran i Lleida (CiU). "Kostatu egingo da bakea lortzea, baina seguru nago ETA garaitzen ari garela".
Joan Ridao (ERC). "Politika da bide bakarra gatazkak konpontzeko. Orain, alderdi denen batasuna behar da".
Javier Rojo (Espainiako Kongresuko presidentea). "Ez dugu etsiko eta, gainera, ETA gero eta ahulago dago. Erakundeok beste aurrerapauso bat eman behar dugu borroka honetan".
ELA. "ETA soberan dago eta oztopoa, are gehiago bide zibil eta demokratikoengatik eraiki nahi den gizarte batean, herritarrok dugun elkarbizitza eskubidearen oinarriak apurtzen dituelako".
Miguel Asurmendi (Gasteizko gotzaina). "Helburuak lortzeko ezin da inor hil".
Iñigo Lamarka (EAEko arartekoa). "Gaurko atentatua gaitzesteaz gain, erakunde publikoek eta gizarteak giza eskubideen baloreen defentsan sakondu egin behar dute".
Confebask. "Jendea nazkatuta dago atentatuen aurrean eta erabateko gaitzespena agertzen du".
AVT. "Eusko Jaurlaritza Arrasateko alkatearen kartzelatzearen kontra azaldu da eta, beraz, ETAk indartsu sentitzen segituko du".
Bakearen Aldeko Koordinakundea. "Ezin dugu ETAren aurrean geldirik egon".
EHU. "Gaitzespenaren militanteak izan behar dugu".
ERREAKZIOAK. Rubalcaba: "ETAk sarraskia lortu nahi izan du"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu