Erreakzioak

2016ko azaroaren 5a
18:31
Entzun

Arnaldo Otegi (EH Bildu): "Espainiako Estatuari ez zaio bakea interesatzen, eta horregatik oztopatzen du bere esku dituen tresna guztiak erabiliz", erantzun du Arnaldo Otegik, Azkaineko atxiloketei buruz galdetuta. EH Bilduko bozeramaileak leporatu dio Madrili "gerrako logika" erabiltzea boto gehiago eskuratzeko helburuarekin. "Beraiek logika horri jarraitzen badiote ere, gu ez gara urdurituko, eta ez dugu bidea aldatuko. Eutsi egingo diogu bakea eraikitzeko bideari".

EH Bai: "Polizia operazio honek helarazi nahi duen mezua ondokoa da: konponbide lerro bakarra bide poliziala eta errepresioaren bidea direla", salatu du alderdiak, eta ohararazi badela garaia errepresioa alde batera utzi eta bakerako pausoak ematen hasteko.

Joseba Egibar (EAJ): EAJko eledun Joseba Egibarrek ere kritikatu egin ditu atxiloketak, eta Madrilgo gobernuak hautatu duen "bide polizialaren emaitza" dela nabarmendu. "ETAk borroka armatua utzi zuenetik bost urtera PPren gobernuak ez du ezer egin inarkeriaren amaiera ordenatua errazteko, eta ETAk ere ez du urratsik egin desarmatzeko".

Lander Martinez (Elkarrekin Podemos): Bakea eta elkarbizitza ahalbidetuko dituen "errealitate bat erikitzeko unea" dela adierazi du Elkarrekin Podemoseko parlamentariak, eta salatu du zenbait "dinamikak" oztopatu egiten dutela ETA "iraganeko kontu" bihurtzea.

Sare: Plataformak salatu du "bakearen aurkako erasoa" direla atxiloketok, eta eskatu die bi estatuei utzi dezatela errepresioaren bidea. "Ez da kasualitatea euskal gizartea bakerako pausoak ematen ari den testuinguru honetan, Espainiako Barne Ministerioa iraganeko errezetekin etortzea".

LAB sindikatua: Sindikatu abertzalearen iritziz, bake prozesua suntsitzea dute helburu Frantzia eta Espainiako estatuek. Horiek hala, "erantzun sendoa" eskatu diete gizarte eragileei, eta atxiloketak salatzeko elkarretaratzeeetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Alexia Castelo (PSE): Parlamentari sozialistak txalotu egin du polizia operazioa, eta adierazi du "beharrezkoa" dela ETAren aurka "era sendoan" lanean jarraitzea. "Esan liteke operazioa zaharkitua dagoela, baina ez talde terrorista baten aurka egin behar ez denik".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.