EAEko Auzitegi Nagusiak Ibarretxeren eta Batasuneko kideen arteko bilera dela-eta instrukzio fasea zabaltzea erabaki du. Horren aurrean haserre agertu dira Eusko Jaurlaritza eta Batasuna.
Prozesuaren porrota nahi dutenekin bat egitea leporatu dio Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu du EAEko Auzitegi Nagusiak "bake prozesuari oztopoak jarri besterik egiten ez dutenekin eta prozesuaren porrota nahi dutenekin" bat egin du instrukzio fasea irekitzeko erabakiarekin. Azkaratek adierazi du Eusko Jaurlaritza "txundituta" geratu dela "zentzugabekeria" horren aurrean. Jaurlaritzako bozeramaileak gaineratu duenez bake prozesuan "inork ez du zalantzan jartzen Batasuna solaskide balioduna ezezik ezinbestekoa dela".
Batasunaren ustez auzitegiaren erabakia "herrialde honen errealitatetik kanpo dago"
EAEko Auzitegi Nagusiak instrukzio fasea zabaltzeko erabakia hartu duela-eta, Pernando Barrena Batasuneko kideak adierazi du erabakiak erakusten duela "botere judiziala lekuz kanpo dabilela eta justizia hitzaren esanahiarekin zer ikusirik ez duen justizia aplikatu nahian dabilela". Gaineratu du, erabaki horrek ez duela zer ikusirik "herrialdeak bizi duen testuinguru politikoarekin".
Barrenak ohartarazi du Batasunarekin harreman politikoak dituzten guztiak auzipetui nahi badituzte "azpiegitura serioak prestatu" beharko dituztela, "bereziki handiak".
Politika
ERREAKZIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu