ERREAKZIOAK.

2009ko uztailaren 30a
20:34
Entzun
Patxi Lopez (Eusko Jaurlaritzako lehendakaria)

"Zuzenbide Estatuko tresna guztiak erabiliko ditugu ETArekin bukatu eta behingoz bakea lortzeko".

Rodolfo Ares (Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua)

"ETAk alferrikako hilketa basati hauekin ez duela ezer lortzen jakin behar du. Ankerkeria hau egin dutenak epaituak izango dira eta kartzelan bukatuko dute".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea

" Egileek ez dute aukerarik ezkutatzeko eta atxilotuak izango dira"

Idoia Mendia (Eusko Jaurlaritzako bozeramailea)

"Alderdi demokrata guztiei hildakoen senideei elkartasuna adierazteko eta terrorismoaren aurkako erantzun bateratua emateko deia egiten diet".

Jose Antonio Pastor (Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia)

"Nire gaitzespen osoa azaltzen dut atentatuaren inguruan. Hiltzaileei nire mesprezua adierazten diet. Hildakoen familiei, berriz, elkartasun eta babes osoa, baita Guardia Zibilari ere. Polizia guztiek demokraten eta Zuzenbide Estatuaren babes osoa dute".

Iñaki Oiartzabal (PPko idazkari nagusia)

"Demokratok ETArekin amaitzeko betebeharra daukagu. Nazka ematen didate Mallorcacko atentatua egin dutenek".

Iñigo Urkullu (EAJko EBBko presidentea)

"Hutsegitez beteriko 50 urte ondoren ETAk amaitu beharra dauka".

Dani Maeztu (Aralarreko Bizkaiko zerrendaburua)

"ETAri armak uzteko eskatzen diogu ordainetan ezer eskatu gabe".

EA

"ETAren estrategia gizartearen gehiengoak bakean bizitzeko dituen nahien aurka doa".

Mikel Arana (EBko Gipuzkoako zerrendaburua)

"Ezker abertzale ilegalizatuari hilketa hauen aurrean beste alde batera begiratzeari eta aitzakiak jartzeari uzteko eskatzen diot. Nire elkartasun osoa adierazten diet biktima guztiei".

UPD

"Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren inguruko segurtasuna handitu beharra dago. ETA ez dago ahulduta askotan nabarmendu den bezala".

UPN

"Bizitzarekiko eta oinarrizko eskubideekiko duten mesprezua agerian uzten dute terroristek. Sekula ez dituzte beren helburuak lortuko. Demokratok batu egin behar dugu, eta terroristen aurrean garaipena lortzeko. Guardia Zibilek askatasuna babesteko egiten duten lana nabarmendu nahi dugu".

Mariano Raxoi (PPko Espainiako presidentea)

"Mallorcako atentatua gaitzesten dut. Demokraten batasuna ezinbestekoa da ETA garaitzeko".

Javier Rojo (Espainiako Senatuko presidentea)

"ETA sortu zela 50 urte igaro direnean, talde hori sortzea madarikatzen dut eta baita ETAn jarraitzen dutenak ere".

Adegi

"Atentatu bakoitzarekin herritarren nahietatik gehiago urruntzen da ETA. Gizarteak irmoki eskatzen du ETA desagertzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.