Erreakzioak

2010eko maiatzaren 27a
14:36
Entzun
Antonio Basagoiti (PP). "Lopezek ausarta izan behar du, eta geure laguntza nahi badu ez du Zapateroren bidea jarraitu behar. Ez du gobernuaren akats beraietan erori behar, eta beharrezkoak ez diren gastuak murriztu behar ditu; kanpoko ordezkaritzei ematen dizkien milioika euroak, adibidez".

Joseba Egibar (EAJ). "Euskaldunok ez dugu Espainiako zorra ordaindu behar, geure ogasun propioa baitaukagu. Ezin ditugu neurri traumatikoak onartu, ez itxura, ez edukieragatik, ongizate sistemarekin talka egiten baitu. Ez dugu onartzen pentsioen izoztea, ezta funtzionarioen soldataren murrizketa ere, orain arte Lopezek kontrakoa egin baitu".

Aintzane Ezenarro (Aralar). "Neurri orokorrak aurkeztu ditu Patxi Lopezek, eta ez du zehaztu zerga sisteman hasi nahi duen gogoeta nolakoa izango den. Neurri hauekin betikook estutuko dugu gerrikoa, eta diru gehien dutenak libratu egingo dira".

Jesus Mari Larrazabal (EA). "Krisitik ateratzeko ahalegina funtzionario eta pentsiodunek egingo dute. Kontzertu Ekonomikoko bitariko batzordea elkartu behar da, lege dekretuak Euskal Herrian nolako eragina izango duen aztertzeko".

Mikel Arana (EB). "Neurri hauekin krisia pentsiodunek eta funtzionario publikoek ordainduko dute soilik, ez gehien dutenek. Alderdi politiko, sindikatu eta erakundeentzako laguntzen murrizketen aurka gaude, baita osasunaren ordainketan kontra ere".

Gorka Maneiro (UPD). "Ondasunen gaineko zerga berreskuratu behar dugu, eta inbertsio eraginkorrei eutsi. Egitura instituzionala berrantolatzea beharrezkoa da".

Ainhoa Etxaide (LAB). "Beharrezkoa da zerga sistemaren egitura erreforma, iruzurraren aurka eta progresioan oinarritua. PFEZaren progresibitatea galdu egin dugu, eta errenta handiena dutenen gaineko zergak murriztu egin dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.