Erreakzioak

2011ko urtarrilaren 18a
17:41
Entzun
UPN

"Erabateko babesa ematen diegu Espainiako segurtasun indarrei, ETA garaitzera bideratuta daudelako".

Aralar

"Atxiloketak ez datoz bat Gernikako Akordioan Espainiako Estatuari eskatutakoarekin, eta Gernika betearazteko eskatzen diogu estatuari. Politikan aritzeko herritar orori bidea ematea exijitzen dugu, horixe delako demokrazian sakontzeko dagoen modu bakarra. Atxilotutako guztien eskubideak betearaztea eskatzen dugu eta, batez ere, inkomunikazio aldiak altxatzeko".

EA

"Ezker abertzaleak apustu politikoa egin duenean etorri da polizia operazioa, hango erakundeetako kide batzuen kontra. Euskal Herrian irekitako prozesua trabatzeko helburu garbia du operazioak. Espainiako Gobernuari prozesuan modu positiboan parte hartzeko eskatzen diogu".

ELA

"Espainiako Gobernuaren etengabeko atxiloketa politika salatzen dugu. ELAk oso larritzat jotzen du inoiz legez kanpo utzi behar ez ziren erakundeen izenean ekimenak burutzen dituzten pertsonak terroristatzat jotzea. Kezka dugu atxiloturiko lagunek inkomunikazio aldian jaso dezaketen tratuaz".

LAB

"Astakeria dira atxiloketa hauek. PSOEk helburu politikoekin erabiltzen du indarkeria, aldaketa politikoa eta soziala lortzeko indar metaketa eragozteko asmoz. Euskal Herriaren kontrako salbuespen egoera bukatzeko exijitzen dugu".

Iratzarri (Aralarreko gazte erakundea)

"Euskal gazteria nazkatuta dago egunero gertatzen diren atxiloketa eta gehiegikeriekin. Onartezina da pertsonak kartzelaratzea ideia jakin batzuk defendatzeagatik. Horrk ez dio ezertarako laguntzen bake prozesuari, eta Espainiako Estatuari exijitzen diogu behin betiko amai dezala horrelako jarrera".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.