Joseba Egibar (EAJ)
"Autodeterminazio eskubidea onartzen du"
"Ez da EAJren proiektua eta ez ditu abertzaleen helburu guztiak barneratzen, baina Euskal Herriaren izatea onartzen du, eta bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea ere bai, autodeterminazio eskubidea"
Jesus Egiguren (PSE-EE)
"Independentista da eta euskal herritarren elkarbizitza hausten du"
PSE-EEko Jesus Egigurenen arabera, Ibarretxeren Plana ez da egokia "independentista" delako eta "euskal herritarren eskubidea hausten"duelako. Era berean, PSEren jarrera agertu du, aurkeztu berri duten Estatutu aldaketaren proposamenaren ildokoa: "Eztabaida ireki eta egungo marko politikoan berrikuntzak egiteko prest gaude, baina marko horrek babes handiagoa lor dezan soilik".
Arnaldo Otegi(SA)
"Ez dugu eztabaida oztopatuko, horregatik abstenitu gara, inmobilistak garela inork esan ez dezan"
SA Ibarretxeren planaren aurrekariekin ados agertu bada ere, ez du gauza bera esan bere edukien inguruan. Hala ere, "ahalik eta akordio eta adostasun zabalena lortu nahi dugu, bi blokeen (konstituzionalistak eta abertzaleak) haustura ekartzeko. Pozik gara, gaur Gernikako Estatutuaren hileta baita".
Jaurlaritzaren estatutu proposamena
Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu