Ezker abertzaleak antoalatuta Konponbidea gure esku, autonomia lau herrialdeentzat lelopean manifestazioa egin da gaur Bilbon, eta, horren ondoren, egin ditu Pernando Barrena Batasuneko buruzagiak Durangoko atentatuari buruzko adierazpenak.
Hain zuzen ere, azalpenak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, eta, zehazki, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroari. Gobernuak ETAren behin betiko desarmea eskura izan zuela iritzi dio Barrenak, baina uko egin ziola. Horri buruzko azalpenak emateko galdegin dio, zehazki, Rubalcabari: "(Rubalcabak) bazter ditzala mehatxuak eta zantzu txarrak, eta azal dezala erabakitze eskubidean eta akordio politikoan oinarritutako ETAren behin betiko desarme proposamena eskuetan izan zuenean zergatik eman zion ezezko biribila".
Barrenak erantsi du Espainiako Gobernuak gatazka armatuaren aldeko apostua egin duela erabakitzeko eskubidea onartu ordez.
ERREAKZIOAK/ETAren behin betiko desarmeari zergatik egin zion uko azaltzeko eskatu dio Batasunak Espainiako Gobernuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu