ERREAKZIOAK/Miguel Sanzek "oso pozik" hartu du albistea

2007ko abuztuaren 3a
16:36
Entzun
Lizarran (Nafarroa) jaien hasierako ekitaldian zegoela jakin du Miguel Sanz Nafarroako jarduneko presidente eta UPNko buruzagiak PSNk ez duela NaBairekin eta NEBrekin gobernurik osatuko, eta, horrenbestez, bera izango dela berriro ere Nafarroako presidente.

Sanzek azaldu du Fernando Puras PSNko hautagaiak berak deitu diola telefonoz albistea emateko, eta aitortu du "oso pozik" hartu duela.

Alberto Catalan UPNko idazkari nagusiak, berriz, "Nafarroarentzat albiste ona" dela nabarmendu du, eta, funtsean, nafarren gehiengoaren borondatea errespetatuko dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.