Gaurko atentatuaren bidez ETAk su-etenaren haustura gauzatu duela adierazi du Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak, eta Guardia Zibilari eta kaltetuei elkartasuna adierazteaz gain gaitzetsi egin du erasoa.
Gobernuak "ETA garaitzeko" borondate irmoa duela nabarmendu du. Horretarako, hiru ardatz direla beharrezkoak iritzi dio: ekintza poliziala, ekintza judiziala, eta "demokrata guztien batasuna". Irmotasun horren adierazgarri, "terrorista guztiek kartzelan amai dezaten" lanean jarraituko dutela erantsi du. "Gaur inoiz baino gehiago terrorista guztiek, lehenago edo beranduago, kartzelan amai dezaten lanean jarraitzeko borondatea eta erabakimena berresten du Gobernuak. Han egon behar baitute, eta han egongo baitira armen indarrarekin eta bortxakeriarekin inposatzeko asmoa duten guztiak".
ERREAKZIOAK/"Terrorista guztiek kartzelan amai dezaten" lanean jarraituko dutela agertu du Espainiako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu