Errealitatetik kanpo bizitzea eta gizartearen eskakizunei bizkarra ematea egotzi dio EAJk ezker abertzaleari

2009ko azaroaren 14a
17:57
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko EBBko buruak ezker abertzaleari errealitatetik kanpo bizitzea eta gizartearen eskakizunei bizkarra ematea leporatu dio gaur Bilbon egin duen agerraldian. Iraganeko formulatan oinarritutako biderik ez duela babestuko gaineratu du Urkulluk.

Batasunaren barne eztabaidaren inguruan, Urkulluk adierazi du "hitzetik ekintzetara" pasatzeko eta politika egiteko ordua dela. "Ezker abertzale erradikalarai esan behar diogu beraiek ondo dakitela zer egin behar duten, politikaren bideari ekin behar diote, beraien ideiak eta proposamenak gizarteari plazaratu behar dizkiote", nabarmendu du EAJko kideak.

Gainera, ezker abertzaleak egindako abertzaleen arteko batasun proposamena "ez da gizartearen eskakizun bat" Urkullurun ustez. Haren arabera, "gozotasun faltsua duten mezuak, errealitatetik aldentzen diren batasun aldarrikapen berriak eta gizartearen eskakizunetik urrun dauden eskakizunak" egiten ditu ezker abertzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.