Erreferendumari babesa Junckerrek eta AEBek

2017ko irailaren 14a
16:37
Entzun

Espero ez zen babesa iritsi da gaur Kataluniara Europatik. Europako Batzordeko presidente Jean-Claude Junckerrek esan du "gun batean" Kataluniak independentziari baietz esango balio, errespetatu egingo luketela. Hori bai, ohartarazpen bat egin die katalanei: ez pentsateko Katalunia lehenengo egunetik Europako Batasuneko kide izago denik. Gainerako herrialde guztiek egin bezala, han sartzeko prozesura jarraitu beharko luke.

Gainera, AEBetaraino heldu da Kataluniako erreferendumari buruzko eztabaida. AEBetako Estatu Departamentuko eledun Heather Nauertek, kazetari baten galderari erantzunez, esan du erreferendumetik ateratzen den "edozen instituzio edo gobernurekin" lan egiteko prest legokeela Washington.

Jarraian, eta Espainiako Gobernuak erreferenduma oztopatzeko asmoz "justizia eta polizia erabili" izanari buruz galdetuta, ordea, Nauertek erantzun du "Espainiako Gobernuaren barne arazoa" dela hori, eta ez dagokiela beraiei esku hartzea. Bideoa: Nauerten agerraldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.