Erregulazio dosierra kendu du Itziarko WECek, baina beste bat jarriko du

2015eko urtarrilaren 14a
13:50
Entzun

 

"Irabazitako lehen borroka". ELAren arabera, horrela hartu dute Itziarko WEC fundizioko langileek haien kaleratzea aurreikusten zuen erregulazio espedientea bertan behera geratu izana. Pozak, ordea, ibilbide motzekoa izateko itxura osoa du, zuzendaritzak jakinarazi baitu beste espediente bat aurkezteko asmoa duela. Datorren astetik aurrera negoziatu nahi du langileen ordezkariekin. Beharginek greba mugagabe batekin erantzungo diete.


ELAk agiri batean zabaldu duenez, "langileen borrokaren ondorio" izan da zuzendaritzak erregulazio dosierra kendu izana, baina baita ere aurkeztutako erregulazioan "irregulartasun nabariak" zeudela.


WECek 55 langile ditu Itziarren (Gipuzkoa), eta beste fundizio bat du Agurainen (Araba). Astelehenaz geroztik azken horretan lanean dabiltza Itziarko bi langiletik bat.


WECeko Itziarko lantegian lau ordezkari ditu ELAk, eta bakarra LABek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.