Eleak mugimenduak adierazi du Euskal Herrian benetako bake agertokia eta irtenbide demokratikoa lortzeko, erabaki ausartagoak hartu behar direla, ezin dela "adierazpen hutsean" geratu. Errenteriako gazteak atxilotu zituztenetik haiek eta haien familiek "hamaika bizipen latz, sufrimendu eta egoera gogor" jasan behar izan dituztela adierazi du Eleak-ek.
Horrez gain, salatu du Espainiako Gobernuak ez duela egoera politikoa aldatzerik nahi, eta euskal herritarren aurkako errepresioari eutsi nahi diola, nazioarteko erakundeen "gomendioei muzin" eginez. "Gertaera hauek berriro eman ez daitezen euskal jendarte osoari, herri eragile, sindikatu zein alderdi politiko guztiei, herritar guztion eskubide zibil eta politikoak bermatuak izan dateizen urratsak ematea eskatu nahi diegu".
Hori guztia kontuan izanda, otsailaren 12an arratsaldeko 20:00etan Errenteriako herriko plazatik hasita manifestazioa egingo dutela jakinarazi du. "Denon artean babes harresia eraiki dezagun".