Barne Sailak adierazi duenez, gizonezkoak emakumeari lepotik heldu zion eta astindu egin zuen, irain eta mehatxu artean. Gertatzen ari zena ikusita, alaba bat bien artean sartu zen ama babestera, eta ustez, gizonezkoak bera ere kolpatu egin zuen.
Atzo gaueko 23:30ak aldera jaso zuen Ertzaintzak dei bat, emakume bat erasotua izaten ari zela zioena.Patruila bat joan zen bikotea bizi zen lekura. Etxean bertan atxilotu zuten ertzainek 48 urteko gizonezkoa.
Errenterian gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, emaztea eta alaba bat jo dituelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu