Errenteriko Udalak jarduerak eten dizkio ANVri, bozketa mugatuari esker

2008ko irailaren 16a
12:21
Entzun
Errenteriko (Gipuzkoa) Udalak EAE-ANV taldearen udal jarduerak etetea erabaki du gaurko ezohiko udalbatzarrean. PSE-EEk (zazpi zinegotzi) eta PPk (bi) egin dute neurriaren alde. EBk (bi), EAJk (bi) eta EAk (bat) aurka bozkatu dute. Udaleko idazkariak debekatu egin dio ANVko bost zinegotziei botoa ematea, txosten juridiko batean oinarrituta.

ANVkoek jarduera eteteen aurkako botoa eman dute, baina Udalak ez ditu aintzat hartu. Bestela, beraz, proposamenak ez zukeen aurrera irtengo.

Karlos Murua ANVko zinegotziak euren botoak kontuan hartzeko eskatu du. Hori egin ezean, kereila sartuko dutela iragarri du, "aktak faltsutzeagatik".

Gaurko erabakiarekin, ANVk udal taldea izateari utziko dio. Hautetsi bezala segituko dute bere kideek, baina murrizketa batzuekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.