Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak bilera sorta hasi du gaur Debagoienako alkate eta udal ordezkariekin. Arrasaten egindako bileran Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Soraluzeko ordezkariak izan dira
Ohar bidez Aldundiak adierazi du azken urteetan errepide asko eraiki diren arren, artapenean ez dela inbertsio handirik egin; horregatik orain egin beharreko gastuak neurriz gorakoak direla. Halaber azaldu du alderdi guztiek bat egiten dutela iritzi batean: "errepideak ezin dira soilik aurrekontuen bidez finantzatu, erabiltzaileek ere ordaindu behar dute".
Ildo horretan, Aldundiaren asmoa eztabaida lasai bat hastea dela adierazi du" presarik gabea", ereppideen doakotasunaz hitz egiteko. Azadlu dute atzo Batzar Nagusietako ponentzian, N-1eko bide-sariaren auzia "hausnarketa moduan" planteatu zuela Itziar Miner Finantza eta Politika Fiskaleko zuzendariak eta "ez inolaz ere erabaki baten moduan".
Hain zuzen, Aldundiak esan du "oso garrantzitsua" dela gai honetan beste erakundeen eta herritarren parte hartzea sustatzea eta horretan jarraituko duela, martxoan eta apirilean ere bilerak eginez. "Batzuek hau eztabaida itxi gisa aurkeztu nahi duten arren, Bildu hitz egiteko gogoz dago", salatu du alderdiak.