ETAk Zutabe-n egin duen gogoetako bi puntu nabarmendu ditu Joseba Permach Batasuneko buruzagiak: batetik, prozesua krisian dagoela oroitarazi duela ETAk. Bestetik, bideratzeko ahalegina egiteko prest agertu dela erakunde armatu hori.
Ildo horretatik, euskal herritarren gehiengoa ETAk egin duen azterketarekin bat datorrela uste duela esan du Permachek; hau da, herritar gehienek pentsatzen dutela prozesua krisian dagoela. Krisi hori Espainiako Estatuak eta PSOEk eragin dutela iritzi dio, "zazpi hilabete hauetan ez baitute aurreraurratsik egin".
Horregatik, blokeoa gainditze aldera eskaera zehatza egin dio Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori: "errepresioaren estrategia" bertan behera utz dezala, eta "autodeterminazioa onartzen duen eta lurralde zatiketa gainditzen duen" negoziazioa jar dezala abian.
Hori guztia lortzeko bidean alderdi eta eragileen arteko aurreakordio bat behar dela nabarmendu du etorkizuneko elkarrizketa prozesuaren oinarriak jartzeko.
Errepresioa eteteko eta autodeterminazio eskubidea onartzeko eskatu dio Permachek Zapaterori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu