Errepresioari "ekimen politikoa areagotuz" erantzungo diotela berretsi du Barrenak

2006ko martxoaren 15a
19:29
Entzun
Batasuna, Askatasuna eta LABeko buruzagien aurkako inputazioak "desesperazio politikoaren" emaitza direla iritzi dio gaur Pernando Barrena Batasuneko bozeramaile eta inputatuak. "Urduri daudelako hartutako erabakia da, desesperazio politikoan oinarritua, badakitelako aldaketa politikoa abian dela", nabarmendu du. "Zalantzarik txikienik gabe baieztatzen dugu Eskal Herrian bakea eta gure herri eskubideen onarpena ekar dezaketen prozesu politiko garrantzitsu baten atarian gaudela".

Ildo horretatik, arazo horretan guztian PSOEk duen jarrera kritikatu du bereziki Barrenak: zenbait erabakiren ardura "Estatu aparatuetan txertatuta" dauden PPko sektoreei egozten diela iritzi dio, baina era berean, "ezker abertzalea ahultzeko baliagarri"ikusten dituztela ekimen horiek.

Nolanahi ere, errepresiari "ekimen politikoa areagotuz" erantzungo diotela azpimarratu du Barrenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.