Gaur arratsaldean (gauerdia Euskal Herrian) hasiko da Saint Paulen (Minnesota) John McCain errepublikanoen presidentegai izendatzeko konbentzioa. Batzarra, ez da, ordea, hasiera aurreikusitakoa bezain handi eta ikusgarria izango, baizik eta Gustav urakanak hondamendia sor dezakeela-eta, badaezpada, ekitaldi asko bertan behera utzi ditu Alderdi Errepublikanoak.
"Une honetan politika alde batera utzi behar da", esan zuen atzo John McCain presidentegai izatek hautagaiak. "Errepublikanoen jantzia kendu eta estatubatuarrena jantzi behar dugu". Horrenbestez, "ezinbestekoak" diren ekitaldiak soilik egingo dituztela iragarri dute errepublikanoen kanpainako gidariek, eta buruan, beste ezeren gainetik, Gustav-ek eragin dezakeena izango dutela.
Ildo horretatik, George Bush egungo presidenteak ez du konbentzioan parte hartuko.
Errepublikanoen konbentzioko ekitaldi gehienak bertan behera utzi dituzte 'Gustav'-en ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu