Txapeldunen liga

Errespetu handia diote Realeko arduradunek eta jokalariek Lyongo Olympiqueri

Olabe, Nihat eta Kovacevicek frantziarren arriskuaz hitz egin dute

2003ko abenduaren 12a
18:59
Entzun
Roberto Olabe Realeko kirol zuzendariak, talde txuri-urdinari final-zortzirenetan egokitu zaion arerioari buruzko balorazioa egin du. Lyongo Olympiqueren aurka jokatuko du Realak, eta lehenik eta behin, zozketan “talde errazik” ez zegoela esan du Olabek. “Talde bezala eta indibidualki meritu handiko arerioa da Lyongo Olympique, eta hori aintzat hartu behar dugu. Frantziako taldeekin zerikusi gutxi duen taldea da, merkatura irten eta Edmilson, Juninho, Luyundula, eta Govou bezalako jokalariak fitxatu ditu, eta gainera, golak sartzen dituen Elber bezalako esperientzi handiko jokalaria du” esan du Realeko kirol zuzendariak. Frantziako ligako txapelduna dela eta ligaskan Munichko Bayerren aurretik geratu dela gogoratu du Roberto Olabek. Dena dela Olympiquek “ahuleziak” dituelaadierazi du gasteiztarrak.

Nihat eta Kovacevicek oreka handiko kanporaketa espero dute.Turkiarrarentzat kanporaketa zaila izango da, frantziarrak “Munichko Bayerren aurretik” sailkatu direlako. Nihatek Elber, Gavou, Luyundula eta Juninho jokalariak jo ditu Lyongo Olmpiquereko jokalari garrantzitsutzat.

Kovacevic itxaropentsu azaldu da Realari egokitu zaion kaporaketaren aurrean. “Kanporaketa pasa dezakegula uste dut, aukera asko ditugu” esan du Realeko aurrelariak. Jokalari serbiarrak txapelketak aurrera egiten duen heinean “arerioen handitasuna handitzen” dela adierazi du. “Olympique talde ona da, futbolean jokatzen daki, bestela ez litzateke final-zortzirenetan izango” gaineratu du Kovacevicek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.