Erresuma Batuak 81.850 milioi euro emango dizkie hiru bankuri

2008ko urriaren 13a
16:41
Entzun
Erresuma Batuko Gobernuak 64.000 milioi dolar -81.850 milioi euro- emango dizkie Royal Bank of Scotland (RBS), Halifax Bank of Scotland (HBOS) eta Lloyds TSB bankuei, finantza krisiari aurre egin asmoz.

RBSri 20.000 milioi libra (25.205 milioi euro) emango dizkio, eta banku horrek onartu egin du laguntza, gaur egindako batzarrean. HBOS eta Lloyds TSBk ere onartu egingo dute haren dirua; horretaz gain, inbertsio pribatuaren bila ariko direla adierazi dute.

Gobernuak Barclays ere lagundu nahi du - 6.500 milioi libra, 8.188 milioi euro-, eta bankuak bere akziodunen artean bilera egingo du horretaz erabakia hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.