Errusian duen enbaxadako ordezkariak etxera itzultzeko agindu du Georgiak

2008ko abuztuaren 27a
18:58
Entzun
Errusiako Legebiltzarrak, Senatuak eta batez ere presidenteak Georgiaren menpeko bi herrialde, Hego Osetia eta Abkhazia, ofizialki independentetzat jo eta biharamunera, Moskun duen enbaxadako ordezkariak Georgiara itzultzeko agindu du Tbilisiko gobernuak, protesta moduan.

Georgiako Atzerri ministro Ekaterine Tkeshelashvilik eman du agindua. Soilik bi ordezkarik segituko dute Moskun. Joan den uztailean, Errusiako armadako airekoek Georgiaren aire eremua urratu zutenean Moskurako enbaxadorea erretiratu zuen Tbilisik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.