Ertzaintza "giro asaldatua, distortsioa eta enfrentamendua" sortzeko erabiltzearen guztiz kontra dagoela adierazi du gaur Begoña Errazti EAko presidenteak, ETBn egin dioten elkarrizketan. Hala ere, ez dagoela Jaurlaritzak eta Javier Balza Herrizaingo sailburuak hartutako erabakiaren aurka zehaztu du, Gasteizko Gobernua osatzen duten hiru alderdietako baten presidentea denez hari "leial" zaiolako.
Ildo horretatik, bi itxaropen zehatz bat agertu ditu: Batasunak ekitaldia egiteko aukera izatekoa, eta enfrentamendurik ez sortzekoa. ""Espero dut enfrentamendurik ez gertatzea. Halaber, espero dut Batasunak nonbaiten —ez dakit non eta ez dut halakorik jakin behar— ekitaldia egin ahal izatea, eta ez gaitzatela enfrentamendu batera behartu", esan du.
Ertzaintza "enfrentamendua sortzeko" erabiltzearen aurka dagoela esan du Erraztik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu