Ertzaintzak Aimar Hidalgo atxilotu du

2007ko martxoaren 14a
16:22
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez, Ertzaintzak Aimar Hidalgo getxotarra (Bizkaia) atxilotu du, Hidalgo bera ertzain-etxean aurkeztu ostean. Atzo haren etxera joan zen Ertzaintza baina gaztea ez zegoen. Ondoren aurkeztu zen Ertzaintzen egoitzan; gaur Getxoko epaitegira eraman dute eta gero Basauriko kartzelan sartu dute. Baliteke etzi Madrilera eramatea.

Ertzaintzak 2004ko urriaren 20an atxilotu zuen Hidalgo, kale borroka delitu bat egin zuelakoan. Kartzelaratu ostean, 2005ean libre geratu zen, sei mila euroko bermea ordainduta.

Haren kontrako epaiketa martxoaren 9an bukatu zen. Gaizka Gañan eta Orkatz Gallastegi ere auzi beragatik epaitu zituzten; Gallastegi Castelloko (Herrialde Katalanak) espetxean dago preso eta Gañanen aurka atxilotze agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Askatasunak esan duenez, epaia oraindik ez dute jakitera eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.